Gutxienez 30 pertsona hil dira gaur goizean Pakistanen, mezkita batean izandako atentatuan. Tokiko komunikabideen arabera, soinean bonba bat zeraman pertsona bat sartu da mezkitan, eta leherrarazi egin du. Atentatua gertatu den unean 150 pertsona inguru ari ziren otoitzean, eta, hortaz, zaurituak hamarnaka dira. Afganistango mugatik gertu gertatu da erasoa.
Bigarren erasoa azoka batean gertatu da. Inguruko hedabideek diotenez, hamarnaka hildako eta zauritu egon daitezke tribuak nagusi diren Orakzai eskualdean izandako leherketan. Gobernuak zailtasunak ditu inguru hura gobernatzeko, eta atentatuaren ondorioez ez dute informaziorik eman Pakistango agintariek.
MUNDUA
Pakistanen 30 lagun gutxienez hil dituzte, mezkita batean izandako atentatuan
Tokiko hedabideek diote beste atentatu bat ere izan dela azoka batean, eta hamarnaka hildako daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu