Pakistanen aire erasoekin jarraituko dute AEBek
ISLAMABAD. AEBetako Defentsa idazkari Leon Panettak drone piloturik gabeko hegazkinek Pakistanen egindako erasoak babestu ditu, eta haiek erabiltzen jarraituko dutela adierazi du. Herenegun, AEBen arabera, Al-Qaedako bigarren buru Abu Jahia al-Libi hil zuten hegazkin horiekin. Pakistanek horrelako hegazkinak erabiltzeari uzteko eskatu die AEBei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu