munDUA

Pakistanen beste hamabi lagun hil dituzte AEBek

Ipar Waziristanen egin dute erasoa, piloturik gabeko hegazkin batek misilak botata.

2010eko abenduaren 27a
12:42
Entzun
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) gaur beste hamabi lagun hil dituzte Pakistanen, Ipar Waziristanen, misilen bidez. Express telebista kateak esan duenez, piloturik gabeko hegazkin batek Mir Ali hirian auto bati eraso egin dio, Afganistango mugatik gertu, eta inguruko hamabi pertsona hil dituzte.

AEBetako hegazkinek aurten ehunen bat eraso egin dituzte Pakistango hainbat eskualdetan, beraietan talibanak eta Al Kaedako militanteak gordetzen direlakoan. Eraso gehienak Ipar Waziristanen egin dituzte.

Pakistango armada ere horien aurka ari da, batik bat AEBen presioagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.