Mundua

Pakistanen gutxienez 40 hil dira sute baten ondorioz

Hildako asko haurrak dira. Oraindik ez dago jakiterik zerk eragin duen sutea.

2009ko urtarrilaren 9a
13:08
Entzun
Gutxienez 40 pertsona hil dira Karachiko (Pakistan) txabolen auzo batean gauerdian piztu den sute baten ondorioz. Ehunen bat zauritu ere izan dira ezbeharrean. Karachiko Poliziaren buruaren esanetan, hildakoen artean 22 haurrak dira eta 12 emakumeak.

Sutea Nazimabad gune ezagunean piztu zen eta laster hedatu zen auzo osora. Ondorioz, 20 eta 30 txabola inguru suntsituak geratu ziren. Salbamendu taldeak eta suhiltzaileak bidali zituzten bertara eta, horri esker, ordu batzutan sua kontrolpean izatea lortu zuten.

Oraindik ez dakite zerk eragin zuen sutea. Jakinarazi dutenez, txabolak oso material txarrarekin eginak daude eta horrek erraztu egin zuen sugarrak azkartasunez zabaltzea eta guneko sarbide bakarra blokatzea. Beraz, bertakoek ezin izan zuten ihes egin. Gainera, asko eta asko lotan zeuden sua piztu zen unean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.