Mundua

Pakistanen gutxienez hamahiru lagun hil dira autobus baten aurkako erasoan

Hainbat moto hurbildu zaizkio autobusari eta geldiarazi ostean, bidaiari batzuk atera eta tiroka hasi dira. Bidaiariak xiitak ziren.

2011ko urriaren 4a
19:08
Entzun

Pakistango Ajtarabad eskualdean gutxienez hamabi lagun hil dira autobus baten aurka zenbait mototatik egin duten erasoan. Motoak autobusari hurbildu zaizkio, eta geldiarazi ostean egin dute tiro. 22 bidaiari zihoazen autobusean, eta hamabi hildakoez gain, hainbat zauritu daude, horietako zenbait egoera oso larrian.

Bidaiariak xiitak ziren. Lekukoen arabera, autobusa geldiarazi ostean bidaiarietako zenbait kanpora atera dituzte eta tiro egin diete. Ondoren autobusari egin diote tiro. Polizia iritsi aurretik egin dute erasotzaileek ihes.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.