Mundua

Pakistanen hamabost lagun hil dituzte atentatu suizida batean

Epaitegi batean izan da ekintza eta, hildakoen artean, sei abokatu eta epaile bat daude.

2007ko otsailaren 17a
13:24
Entzun
Atentatu suizida izan da Pakistanen, Quetta hirian, epaitegi baten barruan, eta, horren ondorioz, hamabost lagun hil dira. Hildakoen artean, sei abokatu eta epaile bat daude. Horiez gain, 30 pertsona zauritu dira.

Goizeko hamaiketan izan da ekintza eta une hartan epaiketa bat egiten ari ziren. Segurtasun indarrek, oraingoz, ez dakite ekintza zeinek egin duen. Ez dute inor atxilotu.

Aftab Ahmed Khan Sherpao Barne ministroak esan du atentatuak "bakea suntsitu" nahi duela, "baita Pakistanek progresu ekonomikorako daraman bidea ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.