Mundua

Pakistanen hamalau lagun zendu dira borroketan

2009ko irailaren 14a
19:04
Entzun
Pakistan iparraldeko Swat bailaran armada egiten ari den erasoen ondorioz, hamalau lagun hil dira gaur. Haren arabera, taliban ekintzaileak dira hildakoak. Borroketan soldadu bat ere hil dela jakinarazi dute.

Ekintzaile islamisten eta soldaduen arteko borrokak egunero izaten dira eremu horretan, "talibanen aurkako" operazioa, uztailean amaitutzat eman arren. Dagoeneko ihes eginda zeuden milaka zibil etxeratzen hasi da Gobernua.

Apirilean operazio berezia martxan jarri zenetik, 1,700 lagun eta 200 soldadu hil dira, armadak adierazi duenez. Haren arabera, hildakoak ekintzaileak dira.

Hamalau polizia zauritu dira atentatu batean

Hamalau polizia zauritu dira Pakistango iparraldean izandako atentatuan. Horietako hiru larri daude, gobernuaren arabera.

Bide bazterrean jarritako bonba batek eragin du leherketa, presoak zeramatzan furgoneta bat aurretik pasatu denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.