mundua

Pakistanen Koraneko testuak erre zituen neskatoa, libre

2012ko irailaren 8a
16:50
Entzun

Rimsha Masih, Koraneko testuak erre zituen pakistandar neskatoa libre utzi dute gaur. Duela hiru aste atxilotu zuten, eta harrezkero Rawalpindi-ko (Pakistan) kartzelan eduki dute. Polizia askoren babesean atera da espetxetik.

Orain bere familiarekin dago, jendeak ez dakien toki batean, eta han ere Poliziaren anparoan da. Kristau familia bateko kidea da.

Islamabadeko auzitegi batek ostiralean agindu zuen neskatoa bermepean aske uzteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.