Pakistanen zortzi lagun hil dituzte, leherketa batean
ISLAMABAD. Karachin, Pakistan hegoaldean, lehergailu bat zartarazi dute Aslam Khan poliziaburuaren etxearen aurrean, eta gutxienez zortzi lagun hil dituzte. Hildakoen artean sei polizia daude, baina Khan bizirik atera da. Aurretik talibanek mehatxu egin ziotela adierazi du Khanek, hil egingo zutela esanez, baina talibanek oraindik ez dute erasoa haien gain hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu