Pakistanera itzuliko da Muxarraf presidente ohia
ISLAMABAD. Pervez Muxarraf Pakistango presidente ohiak iragarri du Islamabadera itzuliko dela urtarrilaren amaieran. Erbesteratuta egon da 2008tik, boterea utzi zuenetik. Itzuliz gero atxilo hartuko dutela esan diote Fiskaltzak eta Barne Ministerioak. Baina Muxarraf ez da kikildu: «Itzuli egingo naiz, nolanahi ere. Ez naiz inoren beldur». 2013ko bozetan aurkeztea da bere asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu