Shaukat Sultan Pakistango Armadako bozeramaileak ziurtatu duenez, ekintzaileak entrenatzeko gune gisa erabiltzen zituzten instalakuntzak suntsitu dituzte aire erasoan. Hildakoen artean, Al Kaedako ekintzaileak daudela azaldu du Sultanek.
Pakistango hainbat buruzagik, berriz, ziurtatu dute, erasoaldian hildakoak zibilak dira.
Mundua
Pakistango Armadak 80 pertsona hil ditu madrasa baten aurkako erasoan
Afganistango mugatik gertu madrasa –unibertsitate musulman– bati eraso egin dio gaur Pakistango Armadak. Inteligentzia zerbitzuetako iturrien arabera, ustez eraikuntza horietan "entrenamendu terrorista" jasotzen zuten 80 ekintzaile taliban hil dituzte. Pakistango hainbat buruzagiren hitzetan, ordea, hildakoen artean zibilak daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu