Pakistango Auzitegi Gorenak Gilani lehen ministroa auzipetu du

Hilaren 22an izango da hurrengo saioa, eta Fiskaltzak haren kontrako frogak aurkeztuko ditu

Erredakzioa
2012ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Pakistango Auzitegi Gorenak Yusuf Raza Gilani lehen ministroa auzipetu du, Justiziaren aginduak ez betetzea leporatuta. Gorenak Suitzako Gobernuari idazteko agindu zion Gilaniri 2009an, Bernari Asif Ali Zardari Pakistango presidentearen —eta Gilaniren PPP alderdiko buruaren— kontrako auzibide bat zabaltzeko eskatzeko, ustezko diru zuriketengatik. Errudun joz gero, Gilanik kargua utzi beharko luke.

«Idatziz erantzungo diet nire kontrako akusazioei. Neure burua defendatuko dut», adierazi du Gilanik auzitegiaren aurrean, gobernuko eta alderdiko goi kargudunen babespean. Hilaren 22an izango da hurrengo saioa, eta Fiskaltzak orduan aurkeztu beharko ditu lehen ministroaren kontrako frogak.Gilanik, berriz, hilaren 27an aurkeztuko ditu bere burua defendatzeko arrazoiak epailearen aurrean.

Gobernuburuaren kontrako auziarekin norgehiagoka abiatu du botere judizialak agintean dagoen PPP alderdiaren kontra; Memogate auziarekin ere gobernuaren kontra jarri du justiziak armada. Nolanahi ere, hainbat hilabete pasatuko dira epaiketa eta, errudun joz gero, balizko kargu uztea bukatu orduko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.