Aftab Ahmed Khan Sherpao Pakistango Gobernuko Barne ministroa zauritu egin dute gaur atentatu suizida batean. Pakistango ipar-ekialdean izan da atentatua, Peshawar hiritik gertu, polizia iturrien esan dutenez. Gutxienez, 28 pertsona hil dituzte eta beste 29 zauritu.
Barne ministroa jendaurreko ekitaldi batean ari zen parte hartzen, eta pertsona batek gainean zeraman lehergailua eztandarazi egin du.
MUNDUA
Pakistango Barne ministroa zauritu dute atentatu suizidan
Jendaurreko ekitaldi batean ari zen parte hartzen. Gutxienez, 28 pertsona hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu