Pakistango buruzagien ustelkeriak krisi politikoa areagotu du
Shahabudin atxilotzeko agindu du auzitegi batek; Gilani lehen ministroa ordezkatzekoa zen hura, desobedientzia dela eta
Pakistango Auzitegi Gorenak Yusuf Reza Gilani lehen ministroa kargutik kentzeko agindua eman zuen asteartean, Asif Ali Zardari presidentearen ustezko ustelkerien ikerketa oztopatzeagatik. Gilaniren ordezkoa Majdum Shahabudin izango zela iragarri eta ordu gutxira hura atxilotzeko agindua eman zuen auzitegi batek. Osasun ministro izandakoaren kontrako agindua narkotrafikoaz arduratzen den auzitegi batek eman du, efedrina esportatzerakoan ustez arauak hausteagatik. Gilaniren seme bat ere tartean dago. Gaur aukeratuko dute lehen ministro berria, eta gobernuaren PPP alderdiko bi hautagai sendo dira, Shahabudinez gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu