Pakistango eskolaren bonbardaketa, salatua
Karachi. Milaka pertsonak gogor salatu zuten atzo, en MMA Mutahida Majlis e-Amal aliantzak deituta (Pakistanen oposizioan dago), herenegun NATOko airekoek Afganistango mugatik gertu madrasa batean (eskola islamikoa) 82 lagun hil izana. Irudian, Karachin eginiko manifestazioa. Pakistango presidente Pervez Musharrafek bonbardaketaren erantzukizuna-NATOren laguntzarekin- bere gain hartu, eta hildako guztiak ekintzaile talibanak zirela esan zuen. Alabaina, herritar askok, lekukoen hitzetan oinarrituta, berretsi zuten hildakoak errugabeak zirela eta haien artean 10 eta 15 urteko 12 haur zeudela mintegi batean .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu