Iragarri zuen bezala, Pakistanera itzultzen saiatu da Nawaz Sharif lehen ministro ohia. Londrestik hegazkinez helda Islamabadeko aireportura, baina iritsi eta lasterrera, hegazkinetik jaisten utzi diotenean, ustelkeriagatik atxilotuta zegoela jakinarazi diote. Hori dela eta, espetxeratu egingo zutela uste zen hasiera batean, baina, azkenean, Pakistan International Airlineren hegazkin batean sarrarazi dute, eta Saudi Arabiara bidali.
Hain justu, 2000. urtean ere Saudi Arabiak babestu zuen Sharif, Pervez Musharraf armadaburuak gidatzen duen erregimen militarrak usltekeriagatik bizi arteko espetxe zigorra ezarri zionean. Akordioa lortu, eta zigorra bete ordez Saudi Arabiara joan ahal izan zuen Sharifek.
1999an estatu kolpea eman zuten militarrek Sharifen aurka, Musharraf egungo presidentea gidari zutela. Azken hilabeteetan demokraziara itzultzeko asmoa agertu du Musharrafek, eta horretarako Benazir Bhutto lehen ministro ohi eta Sharif bezala erbesteratuarekin harremanak ere izan ditu. Bhuttoek ere Pakistanera itzuliko dela iragarri du, Musharrafekin akordiorik lortzen ez badu ere.
Mundua
Pakistango lehen ministro ohia Saudi Arabiara deportatu dute
Sorterrira sartzen saiatu da Nawaz Sharif, baina Islamabadeko aireportuan bertan atxilotu eta erbestera bidali dute berriz. 1999an militarrek kendu zuten agintetik, ustelkeria leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu