Pakistan

Pakistango presidentea zihoan hegazkinaren kontra bi misil bota dituztela diote lekukoek

Misilek ez dute helburua jo. Pakistango Armadak dio ez dela atentatu saiorik izan.

2007ko uztailaren 6a
13:34
Entzun
Ustez, Pervez Musharraf Pakistango presidentearen kontrako atentatua egin nahi izan dute gaur, hura zihoan hegazkinaren aurka bi misil bota dituztelako, hainbat telebista katek lekukoen adierazpenak jasoz adierazi dutenez. Misilek ez dutela hegazkina jo adierazi dute. Pakistango Armadaren iturriek, baina, inork ezer ez duela bota esan dute.

Lekukoen arabera, Rawalpindi herriko etxe bateko teilatutik bota dituzte misilak. Musharrafek Chaklalako aire gunetik irten du hegazkinean, eta Rawalpindi herria gune horretatik gertu dago.

Presidentea Pakistango mendebaldera zihoan, Baluchistan eskualdera, uholdeek eragindako kalteak ikustera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.