Pakistango talibanek elkarrizketak eten dituzte
ISLAMABAD. Pakistango talibanek jakinarazi dute ez dutela jarraituko gobernuarekin elkarrizketan, nazioarteko tropek Afganistan utzi arte. «Ez ditugu inoiz negoziazioak baztertu, baina ezin dute arrakastarik izan 2014ra arte», adierazi du Maulvi Fakir Mohammed buruzagiak. Bertzalde, hamahiru lagun hil zituzten atzo xiiten aurkako tiroketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu