Mundua

Pakistango zerbitzu sekretuei egotzi die Bhuttok erasoa

130 lagunetik gora hil dira lehen ministro ohiaren segizioaren kontra izandako bi atentatuetan. Beste 500 bat lagunek zauri larriak dituzte, eta Karachiko erietxeek gainez egin dute.

2007ko urriaren 19a
14:43
Entzun
Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro ohiak argi du nortzuk egin zituzten atzo bere segizioaren kontrako bi atentatuak: zerbitzu sekretuek, eta, zehazki, duela zenbait urte agintean egon ziren Zia-Ul-Hak jeneralaren jarraitzaileek. "Badakit nortzuk nahi nauten hil. Zia-Ul-Hak jeneralaren erregimeneko agintariak dira; gaurerredikaltasun eta fanatismoaren atzean daude", esan du Paris Match aldizkari frantziarrari emandako elkarrizketan. "Haientzako arriskutsua naiz ni: herriari demokrazia itzultzen badiot beren eragina galduko dute".

Aldiz, Pervez Musharraf presidentearen erregimen militarreko buruzagiek Al Kaedaren inguruko talde islamistei egotzi diete erasoa. Bhuttok, aitzitk, argi du ez dela hala: "Talibanek eta muturreko islamistek ezin dute bakarrik jardun. Ezin dituzte beren atentatu suizidak mendiko leize batetik egin. Logistika behar dute, elikagaiak, armak, eta hori guztia ikuskatuko duen norbait".

Hain justu, bi atentatuetako bat ekintzaile suizida batek egin zuela ziurtatu dute Pakistango agintariek. 8 urtez erbestean egon ondoren, Bhutto atzo itzuli zen Pakistanera, eta gauean Mohammek Ali Jina Pakistanen aitatzat dutenaren mausoleoa bisitatzera zihoala bi leherketa izan ziren haren segizioaren kontra. Milaka lagun zihoazen Bhuttori laguntzen, eta gutxienez 139 dira hildakoak eta 500dik gora zaurituak. Zaurituetako asko larri daudela agertu dute agintariek, eta, beraz, litekeena dela hildakoen kopurua handitzea. Karachiko erietxe eta osasun zentroak gainez eginda daude.

Atzo goizean Karachiko aireportura iritsi zenean 200.000 lagun inguruk eman zioten ongi-etorria Bhuttori. Pervez Musharraf egungo erregimen militarrek buruzagiarekin hitzarmena lortuta itzuli da Bhutto Pakistanera, baina, agi denez, laster hasi dira bien arteko harremanak zapuzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.