ekialde hurbila

Palestina "estatu burujabea" izatea negoziatzeko prest dagoela dio Israelek

2006ko azaroaren 27a
20:24
Entzun
Israelgo lehen ministro Ahud Olmertek esan du "eskua luzatu" diola Palestinako lehen ministro Mahmud Abbasi, "benetako bakea lortzeko". Palestinar ekintzaileek bahituta duten soldadu israeldarra askatzen dutenean "palestinar preso asko" libratzeko hitza eman du, eta "estatu burujabea" negoziatzeko prest agertu da.

Gazako su-etenaren antzeko "bake ahaleginek" aurrera jarraituko balute, izoztuta dauden PAN Palestinako Autoritate Nazionalaren diruei aurrera bidea emango lieke.

Asteburuan lortu duten Gazako su-etena frogan jarri dute dagoeneko. Ekintzaile palestinarrek koheteak jaurti dituzte israelek esku dauden lurretara, eta Islaelgo Armadak bi lagun hil ditu Zisjodanian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.