«Hamasek ez du onartuko Palestina historikoaren lurrak kanpo utziko dituen estaturik, ezta nazioartearen adostasuna lortzen badu ere», adierazi du Ismail Hanije Hamasen esku dagoen Gazako Gobernuko lehen ministroak.
«Palestinako Estatu independentea babesten dugu, baina Israel estatu gisa aitortu gabe, eta Palestina osoko lur zati bakar bat ere eman gabe», esan zuen atzo Hanijek Gaza hiriko meskita batean. Hamasek ez du babestu Abbasek NBEn eginiko eskaria, eta Hanijek kritikatu egin du haren «alde bakarreko erabakia, Hamasekin inolako adostasunik lortu barik joan delako New Yorkera». Gainera, Hamasek esan du inoiz ez dietela uko egingo «palestinarren zilegizko eskubideei; batez ere errefuxiatuek euren lurretara itzultzeko eskubideari».
Palestina osoa bildu ezean, Hamasek ez du onartuko estaturik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu