MUNDUA

Palestinak bertan behera utzi ditu bake elkarrizketak, Israelek hiru palestinar hil eta gero

Israelgo armadak hiru palestinar hil eta hamabost zauritu ditu. Kalandiako errefuxiatuen kanpamentuan izan da erasoa, Ramallah kanpoaldean, Zisjordanian.

2013ko abuztuaren 26a
15:43
Entzun

Hainbat lekukok Efe agentziari jakinarazi diotenez, goizaldean zibil jantzitako hainbat soldadu sartu dira errefuxiatuen kanpamentura, atxiloketa bat egitera. Bertan zeudela, ehunka palestinarrek inguratu dituzte, eta tiroka hasi zaizkie soldaduak.

Robin Al-Abed, Yunis Yahyuh eta Jihad Aslan dira hildakoak. Al-Abedek 32 urte zituen, eta bularrean tiro bat jasota hil da. 22 urte zituen Yahyuhk, eta 20 Aslanek.

Halaber, larri daude zaurituetako bost, Ramallaheko Sheij Sayed erietxeko bozeramaile batek jakinarazi duenez. Kalandian bizi diren hainbat pertsonak azaldu dutenez, preso ohia zen Al-Abed; hamar urte egin zituen espetxean, eta duela hilabete geratu zen libre.

Israelgo armadak Efe agentziari azaldu dio gertatutakoa ikertzen ari direla eta ezin dutela informazio gehiago zabaldu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.