Bozketa egin aurretik, Abbasek eskerrak eman dizkio Greziako Parlamentuari, "emandako pausoagatik". Palestinako eta Greziako herrien arteko lotura azpimarratu du.
Onartutako ebazpenaren bidez, Greziako Parlamentuak Palestinako Estatua aitortu du, eta Alexis Tsiprasen gobernuari eskatu dio beste horrenbeste egin dezala. Gainera, parlamentuak kezka azaldu du bake prozesuaren etenaldiaren eta indarkeriaren hazkundearen aurrean.
Astelehenean Abbasekin eginiko prentsaurrekoan, Tsiprasek aitortu zuen denbora beharko duela oraindik gobernuak aitortza hori egiteko: "Dagokion momentuan egingo da hori". Atzerri Ministerioko iturriek azaldu dute aitortza osoa saihestu dela "Grezia eta Israelen arteko harreman onak ez oztopatzeko".