Besteak beste, Al Fatak hasiera batean prestatu zituen zerrendak aldatu egin ditu haietan belaunaldi berrietako ordezkariak sartzeko. Areago, zerrendaburua Maruan Barguti izango da, belaunaldi berri horien ordezkarietako bat.
Mohamed Dhalan PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Arazo Zibiletako ministro ohi eta Al Fatako guardia zaharreko buruzagiak eta Ahmed Ghneim belaunaldi berrien buruzagietako batek eman dute horren guztiaren berri, Gazan. Ghneimek adierazi du gazteen eskaera guztiak ez dituztela aintzat hartu Al Fatako buruek, baina, hala ere, zerrenda bakar batean aurkeztea erabaki dutela.
"Elkarrekin goaz hauteskundeetara, irabazteko", nabarmendu du Dhalanek.
Ekialde Hurbila
Palestinako hauteskundeetarako zerrenda bateratuak aurkeztuko dituela iragarri du Al Fata mugimenduak
Utarrilaren 25ean Palestinako Legebiltzarra osatzeko egingo diren hauteskundeetara zerrenda bateratuekin aurkeztuk da Al Fata mugimendua. Abenduaren 14an banaketa gertatu zen mugimenduaren barruan, batik bat, belaunaldi gazteek bultzatutakoa. Azkenean, ordea, banaketa hartatik sortutako Etorkizuna zerrendak Al Fatarekin bat-egitea erabaki du, hain justu, mugimendu horretako belaunaldi zaharrek gazteen zenbait eskaera onartu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu