MunDUA

Palestinako lehen ministroak dimisioa eman du, batasun nazionaleko gobernua errazteko asmoz

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari gutuna igorri dio Salam Faiadek, erabakiaren berri emanez.

2009ko martxoaren 7a
13:00
Entzun
Salam Faiad (Al Fata alderdikoa) Palestinako lehen ministroak dimisioa eman du gaur, Hamas eta Al Fataren artean batasun nazionaleko gobernua osatzeko erraztasunak eman nahian.

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteari bidalitako gutunean jakinarazi du bere erabakia Faiadek. "Adostasuneko gobernua eratu bezain laster" utziko dio lehen ministro izateari, eta hori martxoaren bukaerarako izan daitekeela dio. Hamasen eta Al Fataren negoziazioen martxa "arintzea" nahi du Al Faiadek, gutunean dioenez.

Bi alderdi haiek dira Palestinako nagusiak, eta biak 2007ko ekainetik liskarretan dabiltza, Hamasek Gaza lurraldea hartu zuenetik.

2010eko urtarrilean Presidentzia eta Legebiltzarrerako hauteskundeak egin nahi dituzte Palestinan, eta trantsizioko gobernua.

Abbasek 2007ko ekainean izendatu zuen lehen ministro Faiad, Hamasek Gaza hartu ondotik batasun nazionaleko gobernua hautsi ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.