Palestinako presidentziarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak irailean izango direla jakinarazi du gaur arratsaldean Palestinako Aginte Nazionalak (PAN). Epeak kontuan hartuta, eginda beharko lukete bozek, baina Al Fataren eta Hamasen arteko desadostasunek ez dute ahalbidetu halakorik izatea.
"Egoera hau bukatzea eta hitza jendeari ematea da helburua, baita Palestinako alde denei hauteskundeetan bat egiteko gonbitea egitea ere", esan du Hanan Ashrawi palestinar agintariak, Ramalan.
2006an izan ziren legebiltzarrerako aurreko hauteskundeak, eta Hamas izan zen irabazle. Nazioarteko presioaren ondorioz, baina, Hamasen boterea Gazara mugatu da. Zisjordanian Al Fatak agintzen du. Presidentziarako bozak 2005ean izan ziren. Garaile, Al Fata - alderdi hartako Mahmud Abbas da PANeko burua-. Hamas ez zen aurkeztu.
Ashrawik adierazi du Hamasekin akordioa egin nahian dabiltzala. Hamasek erantzun du bozak egin aurretik Al Fatarekin berradiskidetzea lortzea ezinbestekoa litzatekeela.
munDUA
Palestinan bozak, irailean
Presidentziarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Hamasek dio aurretik Al Fatarekin berradiskidetzea lortzea ezinbestekoa litzatekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu