Palestinan gobernu berria osatzeko Al Fatah eta Hamas alderdiek lortu duten akordioa datozen egunetan aztertuko du Europar Batasunak, baina printzipioz "onuragarrria" dela aurreratu dute. Cristina Gallach eledunaren esanetan, "xehetasunak aztertzea falta zaigu, baina batasun gobernua akordio ona dela uste dugu". Gallachek "bereziki" eskertu du Saudi Arabiak akordioa errazteko egin dituen ahaleginak.
Bien bitartean, Phillippe Douste-Blazy Frantziako Atzerri ministroak "gobernu berria babesteko deia" egin dio nazioarteko komunitateari. Europar Batasuneko Atzerri ministroek astelehenean egingo dute Palestinako akordioa aztertzeko bilera, baina dagoeneko iragarri dute oraindik goizegi dela Palestinako gobernuarekin etendako harremanei berriro heltzeko.
Mundua
Palestinan lortutako akordioa "ontzat" jo du Europar Batasunak
Al Fatah eta Hamas alderdiek batasun gobernua osatzeko lortutako akordioa "onuragarria" da Europar Batasunaren ustez, baina akordioa "xehetasun handiagoz" aztertu behar dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu