Huwaran, Nabulus hegoaldean, gertatu da. Iturri ofizialen arabera, palestinar gazte batek soldadu bati eraso dio labanaz eta hark tiro eginez erantzun du. Gaztea hil egin da.
Uztailaren amaieran eskuin muturreko talde israeldar batek famila palestinar baten etxeari su eman eta 18 hilabeteko haurra hil zuenetik, okerragotu egin dira bi komunitateen arteko harremanak.