Ekialde Hurbila

Palestinar bat hil eta bi haur zauritu dituzte Israelgo militarrek Jenin hirian

Israelgo armadako militarrek 19 urteko gazte palestinar bat hil zuten atzo tiroz Zisjordaniako Jenin hirian. Ekintza horretan bertan bi haur larri zauritu zituzten. Hainbat iturriren arabera, atzoko gertaera Israelgo armadak Jeninen indarrean jarri duen sitio egoeraren ondoren etorri da, militarrrek sarekadak egiteko asmoa zutelako.

2003ko azaroaren 8a
14:43
Entzun
Erietxeko medikuek diotenez, zaurituta dagoen zazpi urteko haur bat larri dago eta bestearen egoera egonkorragoa da. Israelgo armadako bozeramaileetako batek militarrak ekintza horiek egiten ari zirela baieztatu du, baina zauritutako haurren berri ez du eman.

Halaber, Israelgo armadak Amjad Abeidi Jihad Islamikoko kide bat atxilotu zuen atzo Jeninen. Militarren esanetan, Abeidik antolatu zuen Haifako atentatua, ekintza suizida hartan 21 israeldar hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.