munDUA

Palestinar bat zendu da Israelen aire erasoan

2010eko urtarrilaren 6a
15:53
Entzun
Israelgo armadak palestinar bat hil du gaur Gazan (Palestina), airez egindako erasoan. Khan Junistik gertu jo du, Gaza hegoaldean, eta beste lau pertsona zauritu egin ditu. Israelen arabera, kohete bat egiten ari ziren bostak. "Gure aurkako erasorik ez dugu onartuko, eta erantzuten jarraituko dugu", esan du armadak. 25 urteko mutila da hildakoa.

Aurreko egunetan Gazako zenbait toki bonbardatu ditu Israelek eta muga komertzial bat itxi du.

Duela urtebete Hamas erakundearen eta bien arteko borroketan, Israelek 1.400 palestinar inguru hil zituen Gazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.