Palestinar presoak ados jarri dira Israelekin gose greba amaitzeko, Palestinako Aginte Nazionaleko Presoen ministroak arratsaldean jakinarazi duenez.
Palestinak eta Israelek atzo erdietsi zuten akordioa, Kairon, eta horrek hiru puntu jasotzen ditu, batez ere: Gazan preso dauden presoen senideek espetxe bisitak egin ahal izatea, bakartze zigorrak bukatzea eta atxiloketa administratiborik ez egitea berriro.
Guztira 2.500 preso inguru aritu dira gose greba egiten euren eskubideen alde, eta gutxienez sei lagun hiltzeko arriskuan izan dira. Zaer Halahleh eta Bilal Diabek, kasurako, 77 egun zeramatzaten ezer jateke. Gehienek 28 egun egin dituzte baraualdian.