Palestinaren Askatasunerako Erakundeko Batzorde Exekutiboak arratsaldean jakinarazi du utzi egin dituela Israelekin dauzkan "zuzeneko negoziazioak". Gaur hartu du erabakia, bilera batean. Bertan izan da Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidentea.
Elkarrizketei berriro ekiteko baldintza bat jarri dute: Israelek kokaguneak egiteari uztea.
Israelgo Gobernua eta PAN duela aste batzuk hasi ziren negoziatzen.
munDUA
Palestinaren Askatasunerako Erakundeak utzi egin ditu Israelekin negoziazioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu