Israeldar eta palestinarren arteko negoziazio politikoak, eta, oro har, Ekialde Hurbileko egoera bideratzekoak, berriro abian jartzeko une egokia dela uste du Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente eta Al Fatako buruzagiak. George Bush AEBetako presidentearekin hitzegin du gaur Abbasek, telefonoz, eta horixe da helarazi dion mezu nagusia.
"Abbas presidenteak Bushi esan dio hau dela negozizazio politikoen prozesua berriro abian jartzeko eta palestinarren itxaropena suspertzeko une egokia", azaldu du Nabil Abu Rudaina Abbasen aholkulariak agintari biek telefonoz izan duten elkarrizketari buruz.
Palestinan egoera korapilatsua bizi dute egunotan, bi alderdi nagusien arteko borroka eta liskarren ondorioz. Hain zuzen ere, joan den astean Gaza kontrolpean hartu zuen Hamasek, eta, Al Fatak, berriz, Hamasik gabeko gobernua eratu du Zisjordanian. Gaur bertan borrokak izan dira alderdi bien menpeko talde armatuen artean.
EB Europako Batasunak, berriz, Al Fataren esku dagoen gobernuari laguntza zuzenak ematea erabaki du, palestinarren egoera larrialdikoa dela iritzita.
Ekialde Hurbila
Palestinari buruzko negoziazio politikoak abiatzeko une egokia dela uste du Abbasek
Mezu hori helarazi dio George Bush AEBetako presidenteari biek telefono bidez izan duten elkarrizketan. Al Fataren gobernuari laguntzak ematen hasiko da Europako Batasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu