Irudia. Gaza

PALESTINARRAK, BAN-EKIN HASERRE

2012ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Ban Ki-moon NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia Gazan izan zen atzo. Israeli blokeoa «gehiago» arintzeko eskatu dio, bereziki lehengaien inportazioa eta herritarren mugimendua errazteko. Palestinarrek, baina, hagitz haserre hartu dute Ban, presoen eta Israelek hildakoen senideekin biltzeari uko egin diolako. Erezko kontrolgunean hainbat herritar bildu ziren protesta egiteko —irudian—, eta idazkari nagusiaren konboiari zapatak jaurti zizkioten mesprezua erakusteko. Arratsaldean, berriz, Banekin biltzekoa zen ordezkaritza zibil batek bertan behera utzi zuen bilera, idazkari nagusiaren erabakia «justifika ezina» dela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.