AEBetako lehendakariorde Joseph Biden bitartekari zela Israelgo Gobernuko eta PAN Palestinako Aginte Nazionaleko ordezkariak bertan behera geratu dira oraingoz, hain zuzen ere, palestinarrek hala erabakita. Saeb Erekat PANeko negoziatzaile taldearen buruak jakinarazi duenez, Israelek Jerusalem ekialdean kolonoentzako etxebizitza gehiago eraikitzeko asmoan bertan behera utzi arte ez dira hitzegiteko eseriko.
Israelgo Gobernuak asteartea arratsaldean jakinarazi zuen Jerusalem ekialdean -palestinarrek eurentzat aldarrikatzen duten eremuan- kokagune berriak ezarri eta 1.600 etxebizitza eraikitzeko asmoa zuela. BidenIsraelera iritsi zen egun berean egin zuten iragarpena, eta abian jarri nahi diren bake negoziazioentzako kaltegarri dela iritzita gaitzetsi egin zuen AEBetako bitartekariak egitasmoa.
Orain, beraz, ikuskizun dago Biden Ekialde Hurbilean bertan izan arren orain urtebetetik guztiz etenda dauden Israel eta palestinarren arteko harremanak berrio abian jartzeko modurik izango den.
Ekialde Hurbila
Palestinarrek bertan behera utzi dituzte Israelekin izan beharreko elkarrizketak
Jerusalem ekialdean kolonoentzako etxebizitza berriak eraikitzeko asmoa atzera bota arte ez direla negoziatzen jarriko iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu