«Israelek negoziatu nahi badu, kolonien eraikuntza eten behar du. Edo guztiz geldiarazten ditu, edo ez ditu geldiarazten», adierazi du PAE Palestina Askatzeko Erakundeko negoziazio buruak. Izan ere, negoziazio mahaian esertzearen truke lurralde okupatuetan gobernuaren eraikuntzak izoztea eskaini dio Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruari.
Erekatek argitu du kolonia gehienak —%90 inguru— pribatuak direla. Abbasen aholkulari Nabil Abu Rudainak dio Netanyahuren eskaintza «engainagarria» dela. Abbasek, dena den, ez du oraindik erantzun.
Haaretz egunkariaren arabera, Kolonbiako Atzerri ministroak «urrats sinboliko» bat eskatu dio Israeli. Izan ere, Abbasek palestinarren aurrean «lorpen» bat aurkeztu behar duela diote adituek, negoziatzera eseri ahal izateko.
Hamasekin adiskidetzea
Gaur Egiptoko Gobernuarekin bilduko da Abbas Kairon, Hamasekin adiskidetzeko aukerak aztertzeko. Izan ere, iragan maiatzean Al Fatak eta Hamasek akordioa egin zuten, trantsizio gobernu bateratu bat osatzeko eta urtebeteko epean hauteskunde orokorrak egiteko.
Horrez gain, aurreikuspenak betetzen badira eta NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluko herrialdeek palestinarrei NBEko kide izatea ukatzen badiete, erakunde horretako asanbladan kide ez den herrialde gisa onartzeko eskaera egingo du PANek. Horretarako ez du kontseiluaren langa pasatu behar. Gainera, estatus horrekin nazioarteko erakundeetara jo ahalko lukete, besteak beste, Nazioarteko Zigor Auzitegira.
Palestinarrek ez dute onartu Israelen koloniak eteteko eskaintza
PANek dio proposamena «engainagarria» dela; Israelek eraikin publikoak soilik geldiarazi nahi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu