Palestinarren arabera, kolono juduen kopurua %1,3 igo zen 2011n

Israelgo kolonoek 144 kanpaleku dituzte Zisjordanian, eta beste 26 Jerusalem mendebaldean

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Palestinako Lurralde Okupatuetan bizi diren kolono juduen kopuruak %1,3 egin zuen gora iaz, Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera. 2010ean 523.939 kolono bizi ziren Zisjordanian, eta 2011n, berriz, 536.932ra igo zen kopurua —PAN Palestinako Aginte Nazionalak Zisjordaniaren barruan sartzen du Jerusalem ekialdea ere—.

Bulegoak jakinarazi duenez, 144 kanpaleku dituzte Israelgo kolonoek Zisjordanian eta 26 Jerusalem mendebaldean. Gainera, Tel Avivek kanpaleku horiek Israelgo Estatura anexionatu dituela nabarmendu du bulegoak. Kolono juduen %50 inguru Jerusalem mendebaldean bizi dira, eta, ondoren, kolono komunitate handiena Ramallahen eta El-Bire herrietan dago. Horien atzetik, Betleem eta Salfit hiriak ageri dira kolono gehien dituzten udalerri palestinarren zerrendan.

1972tik 2011ra bitartean Zisjordaniako kolono juduen kopuruak 40 aldiz egin duela gora azpimarratu du estatistika bulegoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.