Ekialde Hurbila

Palestinarren aurka "neurrigabeko indarra" erabili izana egotzi dio NBEk Israeli

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorrak eskatu dio idazkari nagusiari berma dezala okupaziopean bizi direnen segurtasuna.

Riyad Mansur Palestinako enbaxadorea NBEren batzarrean hitz egiten. EVAN SCHNEIDER, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko ekainaren 14a
12:55
Entzun

Erabaki hori bera Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak hartu izan balu ondorioak larriagoak izango ziren. Baina han AEBek beto eskubidea baliatu zuten ebazpenak aurrera egin ez zezan. Ondorioz, nazioarteko eragileek Batzar Orokorrera jo dute, nahiz eta jakin hark hartutako erabakiak ez direla lotesleak.

Aldeko 120 botorekin, kontrako zortzirekin eta 45 abstentziorekin onartu dute Israelen jazarpena gaitzesten duen idatzia. Bertan, estatu kideek salatzen dute Israelek gehiegizko indarra erabili zuela zibil palestinarren aurka, eta zehazten dute haurren eta zibilen aurka benetako munizioa erabili zutela militarrek.

Aldi berean, eskatzen diote NBEko idazkari nagusi Antonio Guterresi har ditzala neurriak okupaziopean bizi diren palestinarren segurtasuna bermatzeko, eta bi hilabeteko epea ematen diote horretarako. Ordea, halako mandatu batek Segurtasun Kontseiluaren onespena beharko luke, eta, AEBak Israelen aliatu izanik, ia ezinezkoa izango da halakorik lortzea.

Aldi honetan Washingtonek ezin izan du ezer egin gaitzespena bertan behera uzteko, baina erabakia kritikatu du Estatu Batuetako enbaxadoreak ohartaraziz NBEk Israel egiten duela gertatutakoaren erantzule bakar, eta "Hamaseko terroristak babesten" dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.