Praktika horri muga batzuk ezarri dizkio - "defentsa propioan" aritzea eta "kaltetutako zibil inozenteei" kalteordaina ematea-,baina ez du galarazi.
Ekintzaile palestinarren hilketa selektiboen kontrako helegitea aurkeztu zuten duela 6 urte Torturaren Kontrako Israelgo Batzorde Publikoak eta Legea gobernuz kanpoko erakundeak. Helegite horri erantzuten dion epaia kaleratu du Isralego Auzitegi Gorenak, eta baldintza murriztaile batzuk ezarri dizkion arren, ez galaraztea erabaki du.
Hala, Nazioarteko Zuzenbidea aintzat hartuta hilketa selektiboak batzuetan zilegi direla ebatzi du Israelgo Gorenak, hala nola, "defentsa propioan" direnean eta "kaltetutako zibil inozenteei" kalteordaina emanez gero.
Giza eskubideen aldeko B'tselem elkarte israeldarraren araber, 2000an hasi zenetik 339 palestinar hil ditu Israelek hilketa selektiboak zirela adieraziz. Horietatik 210 Israelek ezarritako jomugak ziren, eta beste 129ak erasoen garaian, halabeharrez, han gertatu ziren pertsonak.
Ekialde Hurbila
Palestinarren 'hilketa selektiboak' baimendu ditu Israelgo Auzitegi Gorenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu