Palestinarren giza laguntzarako ziren 88,6 milioi dolar desblokeatu ditu AEBetako Kongresuak (66,7 milioi euro). Giza laguntzarako onartu zuten kopuru hori ematea; baina duela sei hilabete behin-behinean bertan behera utzi zuen kongresuak, PAN Palestinako Aginte Nazionalak NBE Nazio Batuen Erakundera jo zuelako kidetzat onar zezaten.
Alderdi Errepublikanoko bi kideren ezetzak eduki du dirua blokeatuta. Horietako batek, Ileana Ros-Lehtinen Atzerri Gaietarako Batzordeko presidenteak iritziz aldatzeko baldintzatzat jarri du Gazara inolako laguntzarik ez bideratzea, eta Zisjordanian soilik giza laguntzarako erabiltzea.
Palestinarren laguntzarako ia 89 milioi dolar desblokeatu dituzte AEBek
Palestinako Aginte Nazionalak NBEn kidetzat onartzeko eskatu zuenetik egon da blokeatuta kopuru hori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu