Palestinarren lurretan eraikitako etxeak legez babestuko ditu Israelek

2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Israelgo Gobernuak iragarri du udal lege berria egingo duela, Zisjordaniako kolonia handienean, Ofran, kolonek eraikitako etxebizitzak legezkotzat jotzeko. Ofrango koloniako eraikinen %58 palestinarren lur pribatuetan eraikita daude. Gainera, lege berriak atzerako eragina izango du.

Okupazio politikak bere horretan jarraitu arren, nazioartean Tel Aviveko gobernuaren irudia garbitzeko keinuak ere egiten ari da Israel. «NBEn gertatzen dena gertatzen dela», PANi diru laguntza ematen segitzeko eskatu dio nazioarteari txosten baten bidez. New Yorkeko Liaison batzordeari igorriko dio txostena igandean. ABEek, hain justu, 360 milioi euroko laguntza ez ematearekin mehatxatu dio PANi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.