Maiatzaren 15ean Nakba (Hondamendia) ospatzen dute palestinarrek, 1948an estatu judua sortu zenetik jasaten ari diren erbestea eta desjabetzea gogoratzeko. Aurrerantzean, baina, ezingo dute hondamendirik ere ospatu. Israelgo Legebiltzarrak Nakba debekatzeko legea onartu zuen atzo, aldeko 37 botorekin eta kontrako 25ekin.
Jaia ospatzen edo antolatzen duten erakunde publikoei isunak jarriko dizkie gobernuak. Eskuin muturreko Israel Gure Etxea alderdiak proposatu du legea, eta legebiltzarkide ezkertiar eta laboristek gogor kritikatu dute, «demokraziaren eta pentsamendu askatasunaren kontrakoa delako».
Gainera, 400 familiatik beherako herrietan arraza eta kultura arrazoiengatik herritarrak baztertzea ahalbidetzen duen legea ere onartu du Israelgo Legebiltzarrak. Onarpen Batzordeak sortuko dituzte herri horietan nor kanporatu eta nor ez erabakitzeko.
Palestinarren 'Nakba' jaia legez debekatu du Israelgo Legebiltzarrak
Arraza eta kultura arrazoiengatik herritarrak baztertzea ahalbidetzen duen legea ere onartu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu