Siriako telebista publikoak zabaldu duenez Palmira hiria berreskuratu du armadak. Hiria Estatu Islamikoaren kontrolpean zegoen iazko maiatzaz geroztik, eta abuztuan talde armatuak iragarri zuen suntsitu egin zuela arkeologoek Ekialde Hurbileko harribitxitzat jotako gune arkeologikoa.
Komunikabideen arabera, borroka gogorrak izan dira egunotan hiria kontrolatzeko operazioaren baitan; antza hildakoen artean daude Estatu Islamikoko hainbat ekintzaile.