siria

Palmira hiriko ondarea suntsitzen hasi da Estatu Islamikoa

Bi mausoleo islamikotan lehergailuak zartarazi dituztela zabaldu du EIk. Siriako giza eskubideen behatokiak baieztatu egin du ondarea suntsitu dutela. 

Palmira hiriaren ondareetako batzuk. SANA / HANDOUT
2015eko ekainaren 23a
07:20
Entzun

Aurreikusitakoa gertatzen ari da Siriako Palmira hiri historikoan: Estatu Islamiakoa hasi da bertako ondarea suntsitzen. EIk berak eta Siriako giza eskubideen behatokiak baieztatu dute. Oposizioko Sham Samer Homsi sareak Efe berri agentziari Internetez jakinarazi dio Mohamed bin Ali eta Abu Baha Edin mausoleo islamikoak leherrarazi dituztela. Bart izan dira bi leherketak.

Joan den hilean hartu zuen Estatu Islamikoak Siriako Palmira hiria. Hiria hartuta, Estatu Islamikoak are gehiago bakartu du Damasko. Izan ere, kolpe handia jaso du Siriako armadak, haren borrokarako gaitasuna ezbaian utzi baitute jihadistek. Siriako lurralde zabala kontrolatzen dute, eta baliabide estrategiko gehienak ere haien esku daude.

Gune estrategikoa izatearekin batera, Unescok gizateriaren ondare izendatua du Palmira. Eta horrek mundu osoaren arreta bereganatzen du. 

Arkeologoek Ekialde Hurbileko harribitxitzat dute Palmira antzinako hiria. Desertuaren oasis batean altxatu zuten, eta I. eta II. mendeetan munduko zentro kultural handienetakoa izan zen. EI sartzear zela, ehunka estatua atera zituzten hiritik, baina monumentu handiak ezin izan zituzten garraiatu. Maamun Abdul Karim Siriako antzinateen zuzendariak AEBei eskatu zien gune historikoaren suntsiketa galarazteko. "Mundu osoaren gerra da hau".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.