Mundua

Panamako ubidea zabaltzea erabaki dute erreferendumean

Ozeano Barea eta Atlantikoa lotzen dituen =l ubidea ==http://en.wikipedia.org/wiki/Panama_Canal=l zabaltzearen alde agertu da Panamako herritarren gehiengoa erreferendumean. Proiektu horren aldekoek gune horretako itsaso trafikoa asko areagotuko dela eta Panamari onurak ekarriko dizkiola esaten dute. Kontrakoek, berriz, Panamaren kanpo zorra handituko duela.

2006ko urriaren 23a
10:23
Entzun
Panamako Hauteskunde Auzitegiak emandako datuen arabera, parte hartzea txikia izan da: botoa emateko auekera zuten 2,1 milioi herritarren %43,3k baino ez dute botoa eman atzoko galdeketan. Horietatik gehiengo handi bat ubidea zabaltzearen alde agertu da: %78,33. Kontra, berriz, %21,67.

Joan den mende hasieran AEBek bi ozeano handiak batzeko azpiegitura erraldoia egin zutenetik ubidean egingo den obra handiena onartu da, horrenbestez. 1999 arte ubidearen kudeaketa ez zen Panamaren esku geratu.

Egun, munduko itsas garraioaren %5 igarotzen da ubidetik, eta zabaltze obrak egin eta gero %10 izatea espero du Panamako Gobernuak. Ubidea da herrialde hartako ardatz ekonomikoetak bat, eta, beraz, hango trafikoa areagotuz ekonomia bizkortuo dela diote obra handiaren aldekoek. Besteak beste, 7.000 enplegu zuzen sortuko dira zabaltze lanetan. 2014 arte iraungo dute obrek.

Nolanahi ere, gastua handia da: 5.250 milioi dolar aurrekontuen arabera. Panamako Gobernuaren eta ubidea kudeatzen duen elkarte publikoaren arabera, 2.950 milioi dolar bidesaria garestituz eskuratuko dituzte eta 2.300 milioi dolar atzerriko maileguekin. Hain justu, kontrakoen argudio nagusia da Panama gehiago zorpetzeko baino ez duela balioko ubidearen zabaltzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.