PANek bide orria bete dezala galdegin dio Israeli
RAMALA. Saeb Erekat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko negoziazio-buruak aditzera eman du Israelekin ez dela bake akordiorik egongo, hark Laukoteak —AEBak, Errusia, EB Europako Batasuna eta NATOk osatutako erakundea— egindako bide orriko baldintzak betetzen ez baditu. Hain zuzen, kokalekuak eraikitzeari uzteko eta bi estatuak onartzeko eskatu dio Israelgo Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu