Tayyeb Abdul Rahim PAN Palestinako Aginte Nazionaleko idazkari nagusiak palestinarren barne arazoetan esku hartzea egotzi dio Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteari. Israeli mesede egitea egotzi dio, Al Fatahen eta Hamasen zatiketa areagotzen duela argudiatuz. «Iranen eskuhartzeak zatiketa gainditzeko eta batasun nazionala lortzeko ahaleginak zapuztu ditu», esan du Rahimek.
Ez da Ahmadinejaden esku hartzea salatzen duten lehen aldia. Martxoan Al-Fatahek salatu zuen Irango presidenteak Hamasi ordaindu egin ziola palestinarren arteko akordioa blokeatzeko. Hamasek, baina, salaketak ukatu egin ditu, eta Al-Fatahi egotzi dio akordioa zapuztearen errua.
PANek palestinarren barne arazoetan esku hartzea egotzi dio Irani
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu