Ekialde Hurbila

PANek ukatu egin du Ahmed Kureiak dimisioa aurkeztu izana

Israeleko irrati publikoak gaur goizaldean zabaldu duenez, Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) lehen ministro Ahmed Kureiak dimisioa aurkeztu dio PANeko presidente Jasser Arafati. Hala ere, Palestinako Aginte Nazionalak ukatu egin du albistea, eta Kureiak lehen ministro izaten jarraituko duela berretsi du.

2004ko irailaren 8a
13:51
Entzun
Israeleko irrati publikoaren arabera, Kureiak bart PANek burutu zuen bileran aurkeztu zuen dimisioa. Albistearen arabera, Arafatek Kureiari bere eskumenak aurrera eramateko jartzen dizkion trabak izango litzateke dimisioaren arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.