Ekialde Hurbila

PANeko Finantzetako ministroarekin bilera egin du AEBetako kontsulak

Washingtonen ordezkari batek palestinarren batasun nazionaleko gobernuko kide batekibn izaten duen lehen harremana da.

2007ko martxoaren 20a
16:41
Entzun
PAN Palestinako Aginte Nazionaleko gobernu berriak eta AEBek izan dute aurreneko harremana: Salam Fajad Finantza ministroarekin-independentea da- bilera egin du Jacob Walles AEBen Jerusalmengo kontsulak.

Joan den aste amaieran eratu zuten palestinarren batasun nazionaleko gobernu berria. Hamasekoak dira ministroetako batzuk, Al Fatakoak beste batzuk, eta independenteak ere badira. Hala, ministerio garrantzitsuenetan jarri dituzten agintariak -Finantzetakoa, Barnekoa eta Atzerrikoa- independenteak dira.

Zehazki, Fajad Finantza ministroa Hirugarren Bidea alderdikoa da eta Munduko Bankuko funtzionario ohia.

Batasun nazionaleko gobernu horren bidez nazioarteko komunitateak Hamaseko gobernuaren kontrako ezarritako boikota gainditu nahi dute palestinarrek. Zenbait estatuk dagoeneko iragarri dute harremanetan hasiko direla gobernu berriarekin; beste batzuk zehaztu egin dute, eta Hamasekoak ez diren ministroekin soilik izango dituztela harremanak agertu dute. Israelek, berriz, gobernu horrekin inolako harremanik izateari uko egin dio, eta haserre dago nazioarteko komunitatean bestelako jarrerak ari direlako zabaltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.