Palestina

PANeko lehen ministroaren aholkulari bat bahitu dute Gazan gaur

Hamasei leporatu diote ekintza. Omar Al-Ghoul senide baten hileta elizkizunean ari zen parte hartzen.

2007ko abenduaren 14a
10:49
Entzun
Salam Faiad Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) lehen ministroaren aholkulari bat bahitu dute gaur Gazan (Palestina) armekin zeuden lagun batzuek: Omar Al-Ghoul. Senide baten hileta elizkizunera joana zen, eta orduan harrapatu dute. Atzo heldu zen Gazara.

Al Fatako kidea da Omar Al-Ghoul, Mahmud Abbas PANeko presidentearen alderdi berekoa.

Iturri batzuek Hamasi leporatu diote bahiketa, eta honek bahitu duen Al Fatako lehen politikaria dela esan dute. Dena dela, oraindik inork ez du bere gain hartu gaurko ekintza.

Gaza joan den ekainetik Hamasen esku dago. Al Fatarekin borroka latzak izan zituen orduan han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.